XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

11. ESPAINIAKO ITZULIA

Beste leku lauak: Itsasaldeko lautadak eta zokoguneak.

1) Ebro eta Guadalquivirren zokoguneak leku zabal eta lauak dira.

Zokoguneak deitzen zaie lur altuagoetan hondoratuta daudelako.

Ibaiek mendiak zulatuz haranak eraikitzen dituzte, ez da, ordea, gauza bera gertatu lur hauetan.

Ebro eta Guadalquivir ibaiek itsasorako beren bideetan lur hauek dituzten ezaugarriak probetxatu baino ez dute egin.

Begira itzazu mapan bi zokogune hauen ezaugarriak.

Ikus dezakezunez Guadalquivirren zokogunea bi mendi-katek mugatzen dute.

Atlantikora irekia dagoenez, ozeano horren haize hezea hartzen du.

Ebroren zokogunea hiru mendi-kateen artean sartuta dago, barne aldean dago eta lehorra da.

Ebro harana / Guadalquivirren zokogunea / Baratz Valentziarra.

- Egizu zokogune bakoitzaren eskema.

Koka itzazu bere inguruan mendi-kateak.

Kolorezta itzazu ibai nagusia, bere ibaiadarraren bat eta ibai horren ertzetan dauden hiriburuak.

2) Kosta inguruan eskualde lauak eta zabal samarrak aurki ditzakegu: Itsasaldeko lautadak dira.

Lur hauek lurlantzarako oso egokiak dira.

Bere klima atseginagatik eskualde hauek oso jendeztatuak daude.

Nola sortzen dira?.

Begira itzazu eskemak.

Ibaiak kostara iristean herrestan daramatzan hondar eta buztinak utzi eta itsasaldeko lautadak eratzen ditu lan horretan itsasoak ere bere laguntza ematen du, kosta inguruan hondarrezko barrak eratuz.

Barra hauek nabegazioa galerazi egiten dute.

Itsas bazterreko barra / Itsaspadura / Kostaldeko lautada.

Milaka urte iragaten dira, hondartzak aurrera egiten du eta kostaldeko lautada agertzen da.